XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Landare-multzoen (kasu honetan basoen) dinamika ulertzeko, mekanismo natural bukatuan txertatutako baliabide osagarri gisa aztertu behar dira, eta ez aparteko talde gisa.

Hezitako (hau da, etxeari estu lotutako) baliabide naturalak gertuagotik lantzeko, zuberotarrak bere ondora ekarri ditu: garo-sail eta landatutako zuhaitzen ondoan borda ezarri du belardietan eta goimendiko basoen ondoan ola.

Ekosistemak dituen lau alderdietan ibarra eta goimendiko larreak dira erabat etxekotutakoak.

Bien artean kokatutakoetan zehar ibili egiten dira transhumantzian eta neurri batean baino ez dira ustiatzen eta banatzen: landak eta basoak funtsean jaberik gabeak dira, igarotzeko espazio basatiak, zaindutako inguru irekiak, bakoitzak premiak asetzeko bere partea hartzen dueneko erreserba natural zatiezinak.

Izan ere, eraikitako ekosisteman artzainak intentsiboki bere ingurukoa eta etxean beharrezkoa duena baino ez du ustiatzen.

Bere landetan edo basoetan biozenosi batzuek beren dinamika biologiko propioak edukitzeak abeltzaina ez du kezkatzen, baldin eta produktu batzuk kontsumitzerik badu.

Ondorioz, bere larreak ahalik eta gehien zabaltzeko artzantzak basoak murriztu egin ditu, baina oso zabaldurik dauden ideiek besterik badiote ere, zur- eta egur-kontsumoa oso mugatua da zurgintzarako merkataritzan ustiatu denarekin konparatuta.

Horregatik Altzûrkûn XIX. mendean zeuden basoek (herrienek eta sindikatuenek) 3.000 hektarea hartu arren, (...)